Hagoan Nutrizioa eta Osasuna

Nutrizio klinikoa eta heziketa nutrizionala zure osasuna zaintzeko

Epe luzera bizimodu osasungarri eta iraunkorra izateko oreka da gakoa. Horregatik, nutrizioan ez ezik, osasunean eragina izan dezaketen bizitzako beste alderdi batzuetan ere jartzen dugu arreta, hala nola jarduera fisikoan, ongizate psikologikoan eta loan.

Nutrizio klinikoa

Guztiz pertsonalizatua den banakako kontsultan.

Sukaldaritza kolektiboa

Jatetxe, jantoki eta catering enpresei bideraturik.

Heziketa nutrizionala

Banakako kontsultan edo taldekako programa batean.

Tailerrak eta formakuntzak

Elkarte, erakunde eta enpresei bideraturik.

Maria Amasene y Lide Arenaza Hagoan Nutrizioa

Bizimodu osasungarri baterako zure bidea hemen hasten da

Norbanakoaren osasunean oinarrituriko eskuhartzea

Guk norbanako bakoitza bakarra dela kontsideratzen dugu eta horregatik, pertsona bakoitzak nutrizio- eta osasun-premia desberdinak dituela ulertzen dugu.

Hori dela eta, gure paziente bakoitzarentzako eskuhartze pertsonalitzatua eskaintzen dugu, norberaren beharren araberako helburuetan oinarrituriko elikadura-plana eskainiz.

Gure zerbitzuak

Ikasi modu osasungarriago batean elikatzen eskaintzen dugun heziketa nutrizionalaren bidez

Nutrizio kontsulta pertsonalizatua
Heziketa nutrizionaleko programa espezifikoak
Erakundeei bideraturiko formakuntza eta hitzaldiak
Sukaldaritza kolektiboa eta soziala

Kontsultan elkarrekin lanean zure osasuna eta ongizatea hobetzeko

Gurez ustez, nutrizioko profesionalaren eta pazientearen arteko harreman estua eta elkarlanean oinarritutakoa funtsezkoa da osasun- eta nutrizio-helburuak lortzeko. Zurekin lankidetza estuan lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, zure osasun- eta ongizate-helburuak lortzen laguntzeko.

Digestio-patologiak eta erlazionatutako asaldurak

Kasu bakoitzari egokitutako arreta pertsonalizatua eskaitzen dugu, digestio-patologiei eta erlazionatutako asaldurei aurre egiteko, beharrezkoa denean beste osasun-profesional batzuekin batera lan eginez.

Emakumearen osasun hormonala

Emakumeen osasun hormonalera bideratutako eskuhartze nutrizionala eskaintzen dugu, hormonen oreka eta emakumeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko asmoarekin.

Heziketa nutrizionala

Elikadura-plan pertsonalizatuak emateaz gain, epe-luzera egonkorrak diren bizi-ohiturak barneratzeko elikadura-ohitura osasungarrien inguruan heziketa nutrizionala eskaintzen dugu.

Osasun kardiometabolikoa

Osasun kardiometabolikoa hobetzeko zerbitzu espezializatua: elikadura-plan pertsonalizatuak, jarraipena eta erlazionaturiko patologiak prebenitzeko edo tratatzeko etengabeko laguntza.

Gorputz-konposizioaren hobekuntza

Gure bezeroei modu osasungarri batean gorputz konposizioa hobetzen laguntzen diegu, elikadura-plan pertsonalizatuekin eta haien behar eta helburuetara egokituta.

Nutrizio begetarianoa eta beganoa

Begetariano eta beganoentzako nutrizio-aholkularitza espezializatua eskaintzen dugu, haien bizimoduari uko egin gabe, elikadura orekatua eta osasungarria eraman dezaketela bermatuz.

Errekuperazio-prozesuak

Gorputz-konposizioak, eta bereziki masa muskularrak, egoera nutrizionalarekin batera errekuperazio-prozesuetan paper garrantzitsua jokatzen dute. Pre/post ospitalizazioan eta lesio edo ebakuntzen zaintzan zein errekuperazioan lagunduko zaitugu.

Nutrizioa etapa desberdinetan

Aurkitzen garen bizitzako etaparen arabera, gure beharrizanak desberdinak dira. Azaltzen diren egoera eta baldintza berrietara egokitzeko aholkularitza nutrizional egokia beharrezkoa izan daiteke.

Nortzuk gara

Heziketa eta kontzientziazioa funtsezkoak dira osasuna hobetzeko eta epe luzera ager daitezkeen gaixotasunak prebenitzeko. Nutrizioari eta osasunari buruzko informazio argia eta eskuragarria emango dizugu, zure elikadurari eta bizimoduari buruzko erabakiak hartzerakoan beharrezko informazioa izan dezazun.

Lide Arenaza Etxeberria

Dietista-nutrizionista, EUS00463 kolegiatua

Gehiago ezagutu
Maria Amasene Ugalde

Dietista-nutrizionista, EUS00464 kolegiatua

Gehiago ezagutu

Gure paziente eta bezeroen iritzia

Elikadura osasungarrirako heziketa eta kontzientziazioa, nutrizioaren eta osasunaren arteko oreka bilatuz

He conocido a Maria y Lide a través de un proyecto de investigación, en mi caso, ellas han sido las encargadas, entre otras cosas, de darme charlas sobre hábitos saludables en la alimentación. He aprendido mucho, tanto en la forma de cocinar, leer etiquetas, contar calorías, hacer menús saludables…, en resumen, aprender a comer.

A partir de enero y a pesar de la distancia, ya fuera del proyecto, seguiré con ellas con dieta adaptada a mis necesidades.

En la parte que a mí me ha tocado, son unas buenas profesionales.

Gracias Maria y Lide por todo lo que me habéis enseñado.

Irune Legarda

EMPOWER Ikerketa Proiektuko partehartzailea

Lide eta Maria oso profesional onak dira, jakintza maila altua dute. Helarazten duten gertutasuna asko eskertzen da kontsultan.

Eskerrik asko!

Amaia

Atentzio pertsonalizatua, bakoitzaren behar eta nahiei errealitatetik heltzen dietenak. Janariarekin (eta sukaldearekin, zergatik ez?!) ondo harremantzen ikasteko leku bikaina. Aldaketa nahia norberarengandik hasten da, baina eurekin bidea errazaua da.

Iran IB

Blog-a: artikulu berrienak

Aurkitu elikadura eta osasunaren inguruko artikulu eta albiste interesgarriak

TOKIA

Non gaude

Nutrizio eta dietetikako kontsulta (zk. 2023RTE00146157), osasun zentrua, Nafarroa Etorbidea, 19 8ZM, PK: 20500 de Arrasate, Gipuzkoa

Titulartasuna LIDE ARENAZA ETXEBERRIA Y OTRA C.B.

Eskatu hitzordua