Digestio-patologiak eta erlazionatutako asaldurak

Sabeleko mina, puzte-sentsazioa, gasak, bihotzerrea, beherakoa edo/eta idorreria, digestio astunak…

Sintomatologia hau zure egunerokotasunaren parte baldin bada, eskuhartze nutrizional pertsonalizatu baten bitartez sintoma hauek arintzen eta zure bizi-kalitatea hobetzen lagun zaitzakegu.

Sintoma hauen atzean digestio-asalduraren bat egon liteke. Asaldura edo patologia ohikoenen artean honako hauek aurkitzen dira: Heste Narritagarriaren Sindromea, bakterien ugaritzea (SIBO, IMO), hesteetako hanturazko gaixotasuna (ultzeradun kolitisa, Crohn-en gaixotasuna…), gaixotasun zeliakoa, gastritisa, Helicobacter pylori

Gure lana zure koadro eta historia klinikoa eta bizi-ohiturak baloratzean oinarritzen da. Honen helburua eragilearen jatorria identifikatzea eta zuri egokitzen zaizun tratamendu dietetikoa adostea izango da.