Errekuperazio-prozesuak

Gorputz-konposizioak, eta bereziki masa-muskularrak, egoera nutrizionalarekin batera errekuperazio-prozesuetan paper garrantzitsua jokatzen dute.

Ebidentzia zientifikoaren arabera, interbentzio kirurgiko bati aurre egiterako orduan, masa-muskular eta egoera nutrizional egokia izateak ondorengo errekuperazioan positiboki eragiten du, baita konplikazio eta berrerortze arriskuaren gutxitzean ere.

Egia da egoera hauek ezin ditugula beti aurreikusi; hala ere, garrantzitsua da muskulu-konposizio eta egoera nutrizional optimoak bermatuko duen estrategia egokiena ahalik eta azkarren bilatzea ospitalizazio, lesio edo/eta interbentzio kirurgiko baten ondorengo errekuperazioa bermatzeko.

Horrelako egoera baten aurrean baldin bazaude, prozesuan lagun zaitzakegu.

Procesos de recuperacion Hagoan Nutricion Salud Nutrizioa Osasuna Arrasate Gipuzkoa