Guri buruz

Sobre Nosotras Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa

Ongi etorri HAGOAN-era!

Giza Nutrizioa eta Dietetikako Graduari ekin genionean ezagutu genuen elkar, 2010. urtean.

Ordutik nahiko ibilbide akademiko antzekoa jarraitu dugu; ikerketara bideraturiko masterra bukatu eta tesi-doktoregoan murgildu ginen bost urtez.

Urte hauetan zehar, nutrizio klinikoa ardatz hartuta, gutako bakoitzak adar desberdin bat ezagutu du, bai adin taldeari dagokionez, baita osasun esparruari dagokionez ere.

Gure ibilbide eta esperientziak bateratu ditugu proiektu hau elkarrekin ekiteko

Adiskidetasunaz gain, oraingoan gure ibilbide eta esperientziak bateratzeko ordua dela iruditzen zaigu.

Gure bailaran gizarte osasuntsuago bat lortzeko helburuarekin, bion formakuntza eta elkarlana batuz ekimen honekin gatoz; elikadurak osasunean duen eraginaren kontzientziazioan, heziketan eta zerbitzu pertsonalizatuan oinarrituz.

Sobre Nosotras Amistad Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa

Hazi hauen fruitua da

HAGOAN Nutrizioa eta Osasuna

“Hagoan” orekan esateko beste modu bat da. Guretzat bizi-ohitura osasungarriak eraikitzeko oinarria oreka da. Ez soilik elikadura-ohiturei dagokienez, baita bizitzako beste hainbat alderditan ere (ariketa/jarduera fisikoa, ongizate psikologikoa, loa eta atsedena…).

Gure helburua aurreko alderdiak aintzat hartuta, nutrizioa eta osasunaren artean oreka bilatzea da, zure osasuna eta bizi-kalitatea bermatzeko.

HAGOAN Nutrizioa eta Osasuna osatzen duten taldekideak

Nutrizioa eta osasunaren arteko erlazioa modu bidirekzionalean ikusten dugu; gure nutrizioak gure osasuna baldintza dezakeelako, eta aldi berean, gure osasun baldintzek nutrizioa egokitzera eraman gaitzaketelako.

Era berean, erlazio bidirekzional hau zurekin izango dugun harremanean islatu nahi dugu; elkarrekin ezarriko ditugun helburuak lortze aldera, profesional-paziente arteko elkarlanean ezinbestekoa baita bi aldeen inplikazioa.

Lide Arenaza Etxeberria

Dietista-nutrizionista, EUS00463 kolegiatua

Gehiago ezagutu
Maria Amasene Ugalde

Dietista-nutrizionista, EUS00464 kolegiatua

Gehiago ezagutu

Gure saioen inguruko pertsonen iritzia

He conocido a Maria y Lide a través de un proyecto de investigación, en mi caso, ellas han sido las encargadas, entre otras cosas, de darme charlas sobre hábitos saludables en la alimentación. He aprendido mucho, tanto en la forma de cocinar, leer etiquetas, contar calorías, hacer menús saludables…, en resumen, aprender a comer.

A partir de enero y a pesar de la distancia, ya fuera del proyecto, seguiré con ellas con dieta adaptada a mis necesidades.

En la parte que a mí me ha tocado, son unas buenas profesionales.

Gracias Maria y Lide por todo lo que me habéis enseñado.

Irune Legarda

EMPOWER Ikerketa Proiektuko partehartzailea

Lide eta Maria oso profesional onak dira, jakintza maila altua dute. Helarazten duten gertutasuna asko eskertzen da kontsultan. Eskerrik asko!

Amaia

Atentzio pertsonalizatua, bakoitzaren behar eta nahiei errealitatetik heltzen dietenak. Janariarekin (eta sukaldearekin, zergatik ez?!) ondo harremantzen ikasteko leku bikaina. Aldaketa nahia norberarengandik hasten da, baina eurekin bidea errazaua da.

Iran IB