Heziketa nutrizionala

Gure lana eta filosofia heziketa nutrizionalean oinarritzen dira. Elikadura-ohitura egokien barneratzeak gaixotasun kronikoen prebentzioan laguntzen du, gure epe-luzeko osasuna bermatzen duelarik.

Horretarako funtsezkoa da ezagutzen oinarri on bat eraikitzeko eta zuri hobeto egokitzen zaizkizun tresnak eskaintzeko elkarlanean aritzea. Modu honetan, zure beharrizanak eta elikadurarekiko daukazun harremana errespetatzen duen eta zu eroso sentituko zaren ingurune bat sor dezakegu; dieta miragarri eta murriztaileak alde batera utziz eta mito-nutrizionaletan erori gabe.

Inoiz ez da berandu elikadura-ohituren hobekuntzan lanean hasteko. Hala ere, bizi-ohitura osasungarrien barneratzea arrakastatsuagoa izaten da haurtzaroan eta familia-ingurunean hasten denean. Animatzen al zara zuena bezalako familia batentzat diseinatutako programa batean parte hartzera?

Servicios Educación nutricional Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa