Kontratazio terminoak eta baldintzak

1 – HELBURUA ETA APLIKAZIO-EREMUA

Hitzarmen honen helburua 2023RTE00146157 zenbakidun Osasun Erregistroa duen LIDE ARENAZA ETXEBERRIA Y OTRA CB-k, jarraian HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA bezala adieraziko denak, eskaintzen dituen zerbitzuen erabilera arautze da. Nutrizioa eta dietetika arloko aholkularitza eta formakuntza zerbitzuak eskaintzen dituzte eta interneten www.hagoannutrizioa.com webgunetik dihardute.
Jarraian zerrendatzen diren klausulek HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-rekin zerbitzuak kontratatzen dituzten erabiltzaile guztiek ezagutu eta onartu behar duten esparru-kontratua osatzen dute. Baldintza orokor hauen ondorioetarako soilik, “erabiltzaile” esamoldeak edozein erabiltzaile/paziente, erabiltzaile zein internauta hartzen du, web orrira zuzenean sartzen baldin bada, baita eskuragarri dagoen beste edozein bitarteko erabiltzen bada ere.
HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k bere komunikazio-kanalen eta www.hagoannutrizioa.com webgunearen bidez eskaintzen dituen zerbitzuak kontratu honetan jasotako baldintzen arabera arautuko dira. HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k baldintza orokor hauek, osorik edo zati batean, aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du eta orrian argitaratzen diren unetik bertatik aplikatuko dira berriak. Nolanahi ere, aldaketa horiek ez dute atzeraeraginik izango erabiltzaileek aurrez kontratatutako ondasun edo zerbitzuetan.
Baldintza orokor horiek bi alderdientzat dira lotesleak, eta erosketaren, harpidetzaren/erreserbaren unean efikazia duen zerbitzu-kontratuaren zati oso eta banaezina dira, ondoren zehaztuko diren kontratazio-mekanismoen bitartez, eta hori guztia Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu moldatu eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan eta Kode Zibilaren 1.255 artikulua, borondatearen autonomiaren printzipioa eta alderdi kontratugileen arteko itunak jasotzen dituena. Ondorio guztietarako, erabiltzaileak erreserba bat egiten duen unetik onartzen dituela ulertuko da hemen zerrendatutako erabilera-baldintzak eta arauak.
HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k ahalegin guztiak egiten ditu www.hagoannutrizioa.com webgunean dagoen informazioa egiazki eta akats tipografikorik gabe eskaintzeko. Uneren batean HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ren borondatearekin zerikusirik ez duen akatsen bat gertatuko balitz, berehala zuzenduko litzateke. Erakutsitako prezioetako batean akats tipografikoren bat egonez gero, eta erabiltzaileren batek akats horretan oinarritutako erosketa-erabakia hartu badu, HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k akats horren berri emango dio erabiltzaileari, eta erabiltzaileak bere erosketa inolako kosturik gabe deuseztatzeko eskubidea izango du.

2 – IDENTIFIKAZIOA ETA SOZIETATEAREN IZENA

LIDE ARENAZA ETXEBERRIA Y OTRA CB-k (IFK: E44563583) nutrizio-, dietetika-, aholkularitza- eta prestakuntza-zerbitzuak ematen ditu, bitarteko telematikoen bidez eta www.hagoannutrizioa.com webgunearen bidez. 644793350 telefonoaren bidez jar zaitezkete harremanetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, edo info@hagoannutrizioa.com helbide elektronikoaren bidez; helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babestuta dago.

3 – XEDEA

Baldintza orokor hauek HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k eskainitako zerbitzuen kontratazioa eta erabiltzaileei zuzendutako publizitatea arautzen dute, hori guztia aurreko atalean adierazitako bitartekoen bidez, baita horien artean hitzartutako eragiketetatik eratorritako alderdien eskubideak eta betebeharrak ere.

4 – ZERBITZUA EMATEKO LEGEZKO BALDINTZAK ETA ERANTZUKIZUNA
HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA, Nafarroako Gobernuko Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak, bere webgunearen eta Baldintza Orokor hauen bidez, aukera ematen du HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ren esku dauden datu fiskalak, helbidea eta komunikazioen helbidea biltzen dituen informazioa eta erabiltzailearen datuak modu iraunkorrean, errazean, zuzenean eta doan eskuratzeko.

5 – ERABILTZAILEA SARTZEKO BALDINTZAK
HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ren zerbitzuen erabiltzaileak www.hagoannutrizioa.com webgunean jasotako informazio publikoa doan eskuratzeko eskubidea izango du, baina HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k beretzat gordetzen du erabiltzaileei informazio, sustapen eta eskaintza berezietarako sarbidea mugatzeko eskubidea.
www.hagoannutrizioa.com webgunean dagoen HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ri eta bere markei, zerbitzuei/produktuei, logotipoei eta abarri buruzko informazio publikoa jabetza intelektualari eta industrialari buruzko legezko xedapenek babesten dute, eta, beraz, erabiltzaileak ez du baimenik argitalpen birtualaren publizitate-helburutik kanpo kopiatzeko, eskualdatzeko, emateko, besterentzeko edo erabiltzeko, baldin eta HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ren edo marken eta logotipoen titularraren berariazko baimenik ez badu, Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren Eskubideei buruzko 15. atalean aurreikusitako baldintzetan.

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ren zerbitzuak kontratatu ahal izateko erabiltzaile bakoitzak bere borondatez eta bere ardurapean bere datu pertsonalak emango dizkio HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ri. Informazio gehiago: https://hagoannutrizioa.com/eu/pribatutasun-politika/
Erabiltzaileek iruzurrez edo modu faltsuan emandako datu pertsonal guztiak merkataritzako agiriak faltsutzearen delitutzat hartu litezke.

6 – ZERBITZUAK
Kontsulta nutrizionalak ondorengo bitartekoen bidez kontratatu ahal izango dira:
Helbide elektronikoa: info@hagoannutrizioa.com
Telefono dei eta WhatsApp mezularitza 644793350 zenbakira astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara bitartean
Webguneko inprimakia
Kontsulta nutrizionala presentziala edo online bidezkoa izan daiteke. Online bidezkoa denan, Google Meet bidezko biodedeiaren bitartez gauzatzen da. Ordu bete eta erdiko gehiegizko iraupena du.

7 – PREZIOAK
Hasierako kontsulta indibidualaren prezioa 70€-koa da. Lehenengo eta bigarren kontsulta barnehartzen dituen bono bat hartzeko aukera eskaintzen dugu 120€ prezioan (60€ kontsultako).
Jarraipeneko kontsulta indibidualaren prezioa 40€-koa da. Jarraipeneko kontsulten bono bat ere eskaintzen dugu, saioko 35€-ko zenbatekoaren truke.
Gainontzeko zerbitzuak kontratatzeko erabiltzaileak HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-rekin kontsultatu beharko luke.
Prezioek BEZ-a salbuetsita dute.
Erabiltzailea kontsultara joan ondoren ordainduko da kontsulta. Ordainketarako ondorengo aukerak eskaintzen ditugu: eskudirutan, txartel bidez, bizum bidez edo banku-transferentzia bitartez. HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k une bakoitzean bere kabuz erreserbatzen du eskanitako zerbitzuen prezioa aldatzeko eskubidea. Erabiltzaileari bere zerbitzuen prezioaren ziurtasuna eta segurtasuna bermatzeko, erreserba formalizatzeko unean publizitatean indarrean dagoenarekin bat datorrena izango da.

8 – ITZULKETA ETA ATZERA EGITEA
Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ezeztatzeko eskubidea izango du 14 eguneko epean, zerbitzua baliozkotzen denetik zenbatzen hasita, HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ri aldez aurretik jakinarazita. Atzera egiteko eskubide hau erabiliz gero, erabiltzailearen kontura izango dira kantzelazio gastuak.

Itzulketa-eskubidea ez da aplikatuko zerbitzua eman ondoren.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ren kantzelazio-politika (https://hagoannutrizioa.com/eu/kantzelazio-politika/).

9 – ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK

Erabiltzailearen datu pertsonalen Konfidentzialtasuna eta segurtasuna, datuen babesari buruz indarrean dauden 2016/679 DBEOn eta 03/2018 DBLOan ezarritakoaren arabera.

Erabiltzaileen datuak esanbidezko baimenik gabe ez zabaltzea, transmititzea edo argitaratzea.

Sustapeneko edo publizitateko mezu elektronikoak ez jasotzea, hauei uko egin badiete.

Erabiltzaileak eskatuta, HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ren datu-basean dauden erabiltzailearen datu pertsonalak kontsultatu, aldatu eta ezabatzea, betiere https://hagoannutrizioa.com/eu/pribatutasun-politika/ atalean xedatutakoaren arabera.
Egindako zerbitzuaren izapidetze-egoera une oro ezagutzea.

10 – ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-ri egiazkoak diren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k argitaratutako informazioa lortu nahi den merkataritza-harreman pertsonalaren barruan erabiltzaileak bakarrik erabiltzea.

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k argitaratutako informazio guztia HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAren berariazko baimenik gabe ez erreproduzitzea, besterentzea edo edukitzea.

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA-k bere web orrian ematen duen erreserba-zerbitzua edo horretarako adierazten diren bitartekoak zintzo erabiltzea, edukiak manipulatu gabe, edo bere baliabide informatikoak birusen bidez edo Zuzenbidean debekatutako beste jokabide batzuen bidez ez oztopatzea.

Erreserba onartu ondoren, itundutako prezioa ordainduta erosketa ituna errespetatzea.

11 – HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAREN ESKUBIDEAK

Aldez aurretiko jakinarazpenik gabe webgunea mantendu, aldatu edo etetea.

Eskaintzen prezioa aldatzea.

Zerbitzuak ukatzea izakinik ez izateagatik edo erabiltzaileak ez ordaintzeagatik.

Zerbitzuak baztertzea iruzur posibleak saihestu ahal izateko erabiltzaileen jokabide bidegabeengatik edo beste edozein arrazoirengatik.
Erabiltzaileentzako tresna informatikoetarako sarbidea ukatzea, baldintza horiek betetzen ez badira.

Transakzioa onartutako erabiltzailearen zerbitzuen zenbatekoa jasotzea.

Domeinua beretzat gordetzea eta zerbitzuaren jabetza osoa gordetzea erabiltzaileak zenbateko osoa ordaindu arte.

Bere webgunean ondasunak edo zerbitzuak saltzeko eskubidea gordetzea.

12 – JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK
Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko eskubideak (adierazpen gisa eta ez mugatzaile gisa: markak, logotipoak, testuak, argazkiak, ikonoak, irudiak…, baita diseinu grafikoa, iturburu-kodea eta web-orrian dauden gainerako software-elementuak ere) HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-ren jabetzakoak dira. Beraz, jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen mende daude, eta Espainiako eta nazioarteko legeriak babesten ditu.
HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-ren aldez aurreko idatzizko baimen frogagarririk gabe, ezin da erabili, kopiatu, banatu, erreproduzitu, transmititu, manipulatu, ez eta orrialdea bisitatzeko eta eskainitako zerbitzuak erabiltzeko behar den erabilera normaletik haratago doan beste edozein erabilera egitea ere.
Hornitutako zerbitzuetara sartzeak ez du esan nahi HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-k uko egiten dionik jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko eskubideei, ez eta eskubide horiek osorik edo partzialki lagatzen dituenik ere, eta ez du eduki horiek erabili, aldatu, ustiatu, erreproduzitu, banatu edo jendaurrean jakinarazteko eskubiderik ematen, eskubide horien titularrek aldez aurretik eta berariaz idatzizko baimena eman gabe, eduki horien segurtasun-kopia pribatua ikusteko eta eskuratzeko eskubideari kalterik egin gabe, betiere eskubide hori fede onaren printzipioen arabera erabiltzen bada eta eskubide horien titularraren jabetza intelektuala eta industriala aldatu gabe mantentzen bada, eta helburu komertzialik gabe eta erabiltzailearen informazio pertsonalerako soilik erabiltzen bada.
Orrialde honetan legez kontra edo moraltasuna, ohorea edo intimitatea urratzen duten hirugarrenen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babestutako materialak erabiltzearen ondoriozko erantzukizuna erabiltzaileari bakarrik dagokio, eta HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-k ez du jokabide horietatik eratorritako erantzukizunik izango.

13 – ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA
HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-k emandako zerbitzu/produktuengatik duen erantzukizun zibila zerbitzu/produktu horien zenbatekora mugatzen da, erabiltzaileak edo kontsumitzaileak uko egiten dio HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-ri edozein erantzukizun erreklamatzeari, erositako zerbitzu/produktuen gogobetetze-maila edozein dela ere, bai eta www.hagoannutrizioa.com webgunera sartzean izan daitezkeen akatsak, atzipen-moteltasuna edo erroreak ere, eta, besteak beste, bertan sartzen den erabiltzailearen ordenagailuan edo sarean egon daitezkeen datuak edo beste edozein informazio mota galdu izana erreklamatzeari.

14 – SEGURTASUNA ETA KONFIDENTZIALTASUNA
HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-k segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu erabiltzaileekin dituen komunikazio guztietan. Online ordaintzeko eragiketa guztiak, egiten badira, zerbitzari seguru baten bidez egiten dira, datuak hirugarrenek egindako bortxaketa-saiakeretatik babesten dituen SSL estandarrean oinarrituta.
HAGOAN NUTRZIOA eta OSASUNA-k babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, webgune honen Pribatutasun Politikan deskribatzen den bezala.

15 – LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA
HAGOAN NUTRIZIOA eta OSASUNA-ren zerbitzuak Espainiako legeriaren mende daude. Edozein gatazka edo desadostasun gertatuz gero, aplikagarria izango den forua Gipuzkoako epaitegi edo auzitegiena izango da, baldin eta hori debekatzen duen legezko xedapenik ez badago.