Lide Arenaza Etxeberria

Lide Arenaza Etxeberria Nutricionista Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa

Betidanik izan ditudan kuriositate, ilusio eta abentura beharrek alde batetik bestera eraman nautela esango nuke.

Txikitan idazlea izatearekin amesten nuen arren, aurrerago garbiago izan nuen osasun zientzietatik joko nuela. Horrela, Giza Nutrizioa eta Dietetikan graduatu nintzen.

Arlo honekiko interesa piztu zitzaidala ikusita, elikadura eta osasunean errotutako ikerketa ibilbidean murgildu nintzen, doktorego-tesia eginez.

Bizi-ohitura osasungarrien sustapenak eta elikadura-ohiturek osasun kardiometabolikoan duten eragina aztertzen duten ikerketa proiektu desberdinetan nutrizio arloko arduradun gisa parte hartu izan dut, batez ere familia- eta eskola-programetan.

Elikadura-ohituren lanketarekin haur eta familiei lagundu izana sentitzea pozgarria egin zitzaidan, pertsonen osasunaren alde formakuntzatik lan egitea gustuko dudala jabetu nintzelarik.

Bide batez, etapa honetan diziplina anitzeko taldean lan egiten ikasi nuen, psikologiako eta ariketa fisikoko arloak lehenengo pertsonan ezagutuz.

Los Angeleseko Children´s Hospital-en ikerketa egonaldi bat egiteko aukera ere izan nuen, obesitatea zuten haur eta nerabeen elikadura-ohiturak eta testuingurua hurbiletik ezagutuz. Zalantzarik gabe, esperientzia eta gaitasun desberdinak eskaini zizkidan ibilbide oparo honek.

Doktorego titulua lortzeaz bat, hamar bat urte lehenago unibertsitatean ikasle izan nintzen fakultatean nintzen bueltan, irakasle lanetan oraingoan.

Lide Arenaza Etxeberria Nutricionista Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa 1
Lide Arenaza Etxeberria Nutricionista Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa 2

Elikadurak osasunean daukan eragina bertatik-bertara ezagutu dut urte hauetan zehar eta pertsonen osasuna eta bizi-kalitatearen alde egiteko asko dagoela uste dut.

Jaten bezainbeste gozatzen dut sukaldatzen; gainera, modu osasungarrian jatea eta janariaz gozatzea bateragarriak direla sinesten dut.

Erronka berriak eta abenturak ere atsegin ditudala ezin dut ukatu…

Mariak eta biok ilusioz sortu dugun proiektu hau da emaitza.

Formakuntza

Akademikoa

2010/2014 Giza Nutrizioa eta Dietetikako Gradua, Euskal Herriko Unibertsitatea

2014/2015 Nutrizioa eta Osasuna Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatea

2018-2020 Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan Masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

2015-2021 Nazioarteko Doktorego Tesia Osasun Zientziatan (Cum Laude aipamena), Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Osagarria

  • Isak Nivel 1 – Certificación International en Kinantropometría (2023)
  • Curso Patologías intestinales (Nutridigestivas I y II)
  • Curso Experto Femenino y Fertilidad (Experto en Nutrición)
  • Nutrición y Dietética aplicada al Ejercicio Físico (Universitat de Vic, Universitat Central de Catalunya)
  • Nutrición, genes y salud (Universidad de Navarra)
  • Cooperación al Desarrollo en el Ámbito de la Nutrición y la Salud

Esperientzia

Ikerketa

Ikertzaile predoktorala (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa)

  • Parte hartutako ikerketa proiektuak:
    • EFIGRO: Efectos de un programa de ejercicio físico sobre la grasa hepática en niños y niñas con sobrepeso
    • PREDIKID: Prevention of diabetes in overweight/obese children through a family based intervention program including supervised exercise
    • Programa escolar para la prevención de la obesidad y patología cardiovascular en niños/as: proyecto piloto
    • Efectos de la tensión arterial, condición cardiorrespiratoria y riesgo cardiovascular de diferentes programas de ejercicio físico con intervención nutricional en personas con hipertensión arterial primaria
  • Ikerketa egonaldiak
    • The Saban Research Institute-Children´s Hospital Los Angeles-University of Southern California. Program for Diabetes and Obesity. Los Ángeles (EEUU)
    • PROFITH Research Group. Universidad de Granada. Granada
    • International Agency for Research on Cancer-World Health Organization. Lyon (Francia)
  • Argitalpenak
  • Sariak
    • Premio Estrategia NAOS 2018 en el Ámbito Sanitario al proyecto EFIGRO. Ministerio de Sanidad, Consumo y Bienestar Social, Gobierno de España
  • Kongresuak
    • 2018 “Nutrition 2018, where the best in science & health”, American Society for Nutrition (ASN). Boston (EEBB). Asistentzia eta poster formatuko ekarpena
    • 2016 “European Obesity Summit”, European Association for the Study of Obesity. Gothenburg (Suedia). Asistentzia eta poster formatuko ekarpena
    • 2015 “III Congreso de FESNAD: Alimentación y Nutrición: Necesidad Global”. Sevilla. Asistentzia eta poster formatuko ekarpena

Irakaskuntza

  • Unibertsitatea
    • 2020-2021 Irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean (Farmazia fakult.)
    • 2017-2019 Irakaskuntza kolaborazioak Nafarroako Unibertsitate Publikoan
  • Besteak
    • 2022 Irakasle “Manipulador de alimentos” ikastaroan, HEZI ETA IKASI