Maria Amasene Ugalde

Maria Amasene Ugalde Nutricionista Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa

Kaixo! Maria Amasene Ugalde naiz, Giza Nutrizioan eta Dietetikan graduatua, eta Nutrigenomikan eta Nutrizio Pertsonalizatuan doktorea.

Nire ibilbidea arlo honetan ez zen bokazioz hasi. Unibertsitate garaia iritsi zitzaidanean, zalantzak izan nituen ikasketak aukeratzerako orduan, argi neukan gauza bakarra behintzat osasun-zientziekin loturikoak gustatzen zitzaizkidala zen!

Azkenean Giza Nutrizioa eta Dietetika aukeratuz.

Nire etengabeko jakin-miñak eta ikasten jarraitzeko nituen gogoak master baten sartzera eraman ninduten nutrizioko ikasketak amaitzerakoan, eta bi urtez ikerketa-proiektuetan kolaboratzen aritu nintzen, azkenean doktorego-tesia egitera animatu nintzen arte.

Lau, ia bost, doktorego-urte bizi hauek, lehen ez nituen ikerketa-oinarriak eta heldutasuna emateaz gain, giza nutrizioan hezten jarraitzeko gogoa indartu besterik ez didate egin.

Batez ere nutrizio klinikoan, gihar-masan eta proteina-metabolismoan arreta handiagoa jarriz. Hauek osasun-mailan (bai biztanleria orokorrean bai kirolarietan) eta errekuperazio- eta zahartze-prozesuetan dituzten inplikazioei garrantzia emanez.

Gaur egun, nire motibazio nagusia nire ezagutza guztiak eguneroko praktika klinikora eraman ahal izatea da. Hortik sortu da Hagoan Nutrizioa eta Osasuna!

Gure kontsultan aurkituko nauzu, zuri harrera egiteko eta arretarik onena eskaintzeko gogoz.

Maria Amasene Ugalde Nutricionista Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa 1

Formakuntza

Akademikoa

2010/2014. Giza Nutrizioa eta Dietetika Gradua, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

2014/2015. Unibertsitateko Masterra: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

2016/2020. IOC Diploma in Sports Nutrition, International Olympic Committee.

2017/2022. Nazioarteko Doktorego Tesia Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatuan, Cum Laude aipamena, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Osagarria

  • 2019. Curso experto en obesidad, de la evidencia a la práctica clínica (Experto en Nutrición).
  • 2020. Curso patologías digestivas I (Nutridigestivas).
  • 2023. Curso patologías digestivas II (Nutridigestivas).

Esperientzia

Ikerketa

Ikerketa arloak: nutrizio klinikoa, metabolismo proteikoa, masa muskularra, zahartze prozesua, ariketa/jarduera fisikoa.

  • Parte hartutako ikerketa proiektuak:
    • Efectos de la tensión arterial, condición cardiorrespiratoria y riesgo cardiovascular de diferentes programas de ejercicio físico con intervención nutricional en personas con hipertensión arterial primaria (REF: EHU14/08)
    • Assessing FITness in PREschoolers (PREFIT)
    • Efectos de un programa de ejercicio físico sobre la grasa hepática en niños y niñas con sobrepeso (REF PI13/01335)
    • Efectos de un programa de ejercicio y suplementación nutricional con proteínas sobre la masa muscular, capacidad funcional y cognitiva y la calidad de vida en personas mayores de 75 años de edad: Estudio aleatorizado controlado
  • Nazioarteko egonaldia: 3 hilabete Karolinska Institutuan, Estokolmo (Suedia).
  • Argitalpen zientifikoak: 12 inpaktu altuko aldizkarietan
  • Dibulgazioa: 2019ko martxoaren 14ean Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak (Osakidetza) Barakaldon (Bizkaia) antolaturiko ondorengo jardunaldian hizlaria: “I Jornada Plan de Atención a la Persona Mayor (PAM)”. Ponentziaren titulua: adineko pertsonetan aintzat hartu beharreko aspektu nutrizionalak.

Lan-esperientzia

  • 2017 urtarrila/2017 ekaina. Ausolan. Lan-postua: nutrizionista Debagoieneko Ospitalean (Osakidetza).
  • 2017 ekaina/2017 uztaila. Ubikare. Lan-postua: nutrizionista.