Osasun kardiometabolikoa

Zure odol-analitikek odoleko kolesterol, triglizerido, azukre, azido uriko…maila altua daukazula adierazten dute? Presio arterial altua al daukazu?

Parametro biokimiko hauek II motako diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak edota gibel-koipetsu ez-alkoholikoa bezalako gaixotasun kardiometabolikoen garapenerako arrisku faktore dira.

Arrisku faktore eta gaixotasun kardiobaskular hauek prebalentzia altua dute gure gizartean, gure bizi-kalitatean eragiten dutelarik. Gainera, ohikoa da hauek elkarrekin azalaraztea, Sindrome Metabolikoa bezala ezagutzen den egoera eraginez.

Ohikoa da asaldura hauen tratatamendua soilik farmakologikoa izatea, elikadura-ohituretan arreta berezirik jarri gabe.

Dena den, gure elikadurak garrantzi handia du arrisku faktore eta patologia hauen prebentzio zein tratamenduan. Guk zure egoera klinikora hobekien egokitzen den eskuhartze nutrizionalarekin lagun zaitzakegu.