Pribatutasun-politika

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAk eta bere taldeak zure pribatutasuna oso garrantzitsua dela eta zure informazioaz zer erabilera egiten den zuk bakarrik erabaki ahal izan behar duzula uste eta defendatzen dute. Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren eskakizun guztietara egokitu gara. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (DBEO); abenduaren 5eko 03/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (DBLO); eta 34/2002 Legea, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa. Beraz, zure esku jartzen dugu legeria hau ulertzeko behar duzun guztia, eta zure datuekin zer egin dezakegun eta zer ezin dugun egin esateko eskatzen dizugu.

Nor da zure datuen arduraduna?

LIDE ARENAZA ETXEBERRIA Y OTRA C.B; HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNA izen komertzialarekin IFZ: E44563583, 644793350 telefono zenbakiarekin, hagoan.nutrizioa@gmail.com helbide elektronikoaren eta https://hagoannutrizioa.com/  webgunearekin

Zertarako erabiliko ditugu zure datuak?

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAk osasun-zentro baimendu gisa nutrizioko eta osasuneko zerbitzu propioak eskaintzeko alderdien arteko interes legitimoaren eta/edo berariazko baimenaren pean zure datu pertsonalak erabiltzen ditu.

Gure nutrizio eta osasun zerbitzuak kontratatzen badituzu, gure tailerretako batean izena ematen baduzu, hitzordua erreserbatzen baduzu eta eskura dituzun bitartekoen bidez ordaintzen baduzu, hain zuzen, zure datuak zure zerbitzu-eskaera eta eskainitako nutrizio eta dietetika zerbitzuetatik eratorritako gainerako ekintzak telematikoki eta/edo aurrez aurre kudeatzeko erabiliko dira.


Nolanahi ere, ematen diguzun informazio guztiaren konfidentzialtasuna gordeko dugu, eta zure datu pertsonaletan segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarriko ditugu, sekretua bermatzeko eta baimenik ez duten hirugarrenek informazioa eskuratzea saihesteko.
Gurekin harremanetan jartzen bazara gure Whatsapp ofizialaren, gure webgunearen edo sare sozialen bidez, zure datuak zure eskaerari erantzuteko, zure eskaerak kudeatzeko, eta horretarako gaitutako kanal ofizialen bidez helarazten dizkiguzun kontsultei, zalantzei edo iruzkinei erantzuteko soilik erabiliko dira. Gurekin tailer batean izena ematen baduzu edo HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNArekin kontsulta egin eta laukitxoa markatuz baimena ematen baduzu, zure posta edo Whatsapp zenbakia modu legitimoan erabiliko dugu gure berritasun, argitalpen eta abarren berri emateko. Komunikazio mota horiek beti ezeztatu ditzakezu edo hauekiko baja eman dezakezu, baimena kentzeak zure gainerako datuetan eraginik izango ez duelarik.

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Guk zure datuei dagokienez lege-betebehar batzuk ditugu, eta hauek bete egin behar ditugu. Datu horiek, besteak beste, Administrazio publiko eskudunak eskatzen digunean edo horretarako eskaeraren bat dagoenean eman behar ditugu. Gainera, eta betiere zure baimenarekin, zure datuak zure izenean kudeatzeko eskatzen diguzun edozein izapide egiteko, adierazten diguzun horri emango dizkiogu, emandako zerbitzutik eratorrita (elkartutako beste profesional batzuei kontsulta egitea,…).

Kontuan izan behar duzu HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAk erabiltzaileen eskura jartzen dituen sare sozialetako profiletako baten bidez gure taldearekin harremanetan jartzen bazara, ematen dizkiguzun datuak guri emateaz gain, sare sozial edo App horren erakunde arduradunei ere emango dizkiezula. Erakunde horiek zure datuak nola erabiltzen eta tratatzen dituzten jakiteko, aktiboak dituzten sare sozialen pribatutasun-politikak arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Nondik lortzen ditugu zure datuak?

– HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNArekin zuzenean/online kontsultatzen duzunean.
– HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNArekin zerbitzuak zuzenean/online kontratatzen dituzunean.
– HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNArekin zuzenean/online tailer batean izena ematen duzunean.
– Gure Whatsapp ofizialaren, gure webgunearen edo sare sozialetako profilen bidez gurekin harremanetan jartzen zarenean.
–Merkataritza-komunikazioak bidaltzeko baimena ematen diguzunean.

Zeintzuk dira zure eskubideak eta nola balia ditzakezu?

Jakinarazten dizugu zuri dagozkizun datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea daukazula.

Tratamendu jakin batzuk eskuratu, zuzendu, ezabatu eta aurkaratu ahal izango dituzu. Hala nola, zure eskubidea baliatu ahal izango duzu tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako baita tratamendu automatizatu batean soilik oinarritutako erabaki indibidual baten xede ez izateko.

Zure datuetara sartu: zure datuetara sartzeko eskubidea duzu, zer datu pertsonal tratatzen ari garen jakiteko.

Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatu: egoera jakin batzuetan, zure ustez zuzenak ez diren eta guk tratatzen ditugun datu pertsonalak zuzentzeko eskubidea duzu, bai eta zure datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea ere, besteak beste, bildutako helburuetarako datuak jada beharrezkoak ez direnean.

Zure datuen tratamendua mugatzeko eskaera: egoera jakin batzuetan, eskubidea izango duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Kasu horretan, jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko tratamenduan mugatzeko eskatu dituzun datuak baino ez ditugula gordeko.

Zure datuen eramangarritasunari dagokionez: egoera jakin batzuetan, dagokizun eta eman diguzun datu pertsonalak jasotzeko eskubidea izango duzu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean, bai eta guk tratamenduaren beste arduradun bati helarazteko eskubidea ere.

Zure datuen tratamenduaren aurka agertu: egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea izango duzu. Kasu horretan, tratatzeari utziko genioke, salbu eta hala egiten jarraitu behar badugu premiazko arrazoi legitimoengatik edo balizko erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko.

Gainera, edozein unetan kendu ahal izango duzu merkataritza-komunikazioak bidaltzeko baimena.

Erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea duzu.

Edozein interesdunek aurkez dezake erreklamazio bat Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, batez ere eskubideak baliatzearekin pozik ez dagoenean. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo www.agpd.es webgunera.

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAk zure informazioa gordeko du gurekin nolabaiteko harremana dagoen bitartean, eta blokeatu egingo ditu gure bezero pazientea izateari uzten diozunean; eta ezabatu egingo ditu, sor litezkeen legezko betebeharrak preskribatu ondoren.
Jakina, informazio jakin bat gorde beharko da dagokion araudi sektorialean ezartzen den gutxieneko denboran (5 urtez, 41/2002 Legeak historia klinikoetarako ezartzen duen moduan).

Adierazitako bitartekoen bidez gurekin harremanetan jartzen bazara, zure datuak zure informazio-eskaerari erantzuteko behar den denboran gordeko dira.
HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAk ere informazio jakin bat gorde beharko du, legezko errekerimenduetan oinarrituta.

HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAk jakinarazten du, Informazio Gizartearen eta Merkataritza elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, zure Whatsapp zenbakia edo mezu elektronikoa une oro tratatzeko baimena eskatuko duela. Baliteke HAGOAN NUTRIZIOA ETA OSASUNAk Pribatutasun Politika hau eguneratzea; horregatik, gure zerbitzuetara sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikustea gomendatzen dizugu, zure datu pertsonalak nola eta zertarako erabiltzen ditugun behar bezala jakiteko.

Informazio honi guztiari buruzko zalantzarik, iruzkinik edo iradokizunik izanez gero, idatzi, mesedez, hagoan.nutrizioa@gmail.com helbidera.