Zer sukalda dezaket apirilean zehar?

Otordu bat planifikatzerakoan, garrantzitsua da hainbat alderdi kontuan izatea. Otordu bat egituratzeko modu desberdinak daude.

Gure inguruan gehien erabiltzen dugun formatua lehenengo platera, bigarrena eta postrea barnebiltzen dituena da. Hala ere, beste modu batzuk ere badaude, hala nola, Plateraren Metodoa deritzona, otorduko elikagai gehienak plater berean sartzean datzana.

Aukeratzen dugun metodoa edozein dela ere, funtsezkoa da zenbait alderdi aintzat hartzea; elikagai-taldeen banaketa egokia bermatzeko, eta, horrela, gure gorputzak behar dituen nutrienteak eskuratzeko.

Otordu nagusietan barazki errazio bat, proteina- (landare zein animalia jatorrikoa) eta karbohidrato-iturri bat sartu beharko genituzke.

Nola egin dezakegu?

  • Barazkiak (1.p) + elikagai proteikoa (2.p:haragia/arraina/lekalea/tofua..) + postrea
  • Barazkien errazio ½ (1.p) + elikagai proteikoa barazki-goarnizioarekin (2.p) + postrea
  • Plater bakarra: ½ barazkiekin + ¼ proteina-iturria + ¼ karbohidratoak + postrea

Ezin dugu ahaztu eguneko otordu bakar bati buruz ari garela, eta elikadura osasungarria ote den baloratzerakoan ikuspegi orokorrago bat izan beharko genukeela, gure patroi dietetiko ohikoan oinarrituko dena.

Egun batzuetan proposatzen dugun otorduetako elikagaien banaketa gomendio hau bete ezin bada ere, garrantzitsuena astean zehar burutzen ditugun otorduen artean oreka bat bilatze da. Gainera, kontsideratu beharreko beste ezinbesteko alderdi bat zenbait baldintza klinikok elikagaien kontsumoan edo hauen proportzioan eragina izan dezakete, planteatzen dugun banaketa orokor hau zailduz.

Guzti hau bezain garrantzitsua da sasoiko eta bertako produktuak kontsumitzea. Sasoikoak diren elikagaiak hautatzean, hauek kontsumitzeko zaporea eta heltze-puntuari dagokionez unerik onenean daudela ziurtatzeaz gain, prezio hobe batean eskura ditzakegu.

Bestalde, bertako produktuak erostean lekuko ekonomia eta nekazaritza indartzen ditu, baita jasangarritasuna ere.

Aipatutako alderdi guztiak barnebiltzen dituen proposamen batekin gatozkizu . Animatzen al zara sukaldatzera?

Osagaiak:

  • Orburuak (zuntz, bitamina eta mineraletan aberatsak) + kipula
  • Antxoak (proteina eta gantz azido osasungarrien iturria)
  • Marrubiak (C eta E bitaminetan aberatsak)

*Karbohidratoen ekarpenerako aukerak (ez du zertan beti derrigorrezkoa izan)

1) Ogi-xerra batekin laguntzea

2) Goarnizio bezala patata batzuk gehitzea, adibidez

Zure elikaduraren antolaketarekin laguntza behar baduzu, har ezazu gurekin hitzordua, gustura lagunduko zaitugu! https://hagoannutrizioa.com/es/cita/