Zerbitzuak

Kontsultako gure zerbitzuak

Aurrez-aurreko kontsultan edo online moduan artatzen zaitugu gure zerbitzu guztietan, beti modu pertsonalizatuan.

Digestio-patologiak eta erlazionatutako asaldurak
Emakumearen osasun hormonala
Heziketa nutrizionala
Nutrizio begetarianoa eta beganoa
Osasun kardio-metabolikoa
Gorputz konposizioaren hobekuntza
Errekuperazio prozesuak
Nutrizioa etapa desberdinetan

Beste zerbitzuak

Aurrez-aurreko kontsultan edo online moduan artatzen zaitugu gure zerbitzu guztietan, beti modu pertsonalizatuan

Heziketa nutrizionaleko programa espezifikoak
Formakuntza eta tailerrak

Sukaldaritza kolektiboa

Nutrizio klinikoko kontsultak

Gure lanaren helburua pazienteak eskuhartze nutrizionalaren prozesua gauzatzen duenerako, etorkizunera begira eman daitezkeen antzeko beste egoera batzuk bideratzeko beharrezko ezagutza eta baliabideak eskuratzea da.

1. kontsulta

  • Entrebista, historia kliniko eta dietetikoa, gorputz-konposizioaren balorazioa beharrezkoa balitz
  • Helburua: Pauta nutrizionala pazienteari egokitu ahal izateko beharrezko informazioa biltzea

2. kontsulta

  • Pauta pertsonalizatua ematea
  • Helburua: Proposatzen den eskuhartze nutrizionala ezagutzea eta honen jarraipena erraztuko duten baliabideak eskaintzea

Jarraipena

  • Prozesua baloratzea eta beharrezkoa izanez gero pauta egokitzea, zalantzak argitzea eta heziketa-nutrizionala
  • Helburua: Pauta nutrizionalarekiko atxikidura egoki bat lortzea eta beharrezko ezagutzak barneratzea

Heziketa-nutrizionalerako kontsulta

Heziketa nutrizionalean egiten dugun lanaren helburua pazienteak elikadura osasungarri bat aukeratu dezan beharrezko jakintza, baliabide eta tresnak eskuratzea da; janariarekiko harreman on bat sortuz, honetaz gozatu ahal izatea.

1. kontsulta

  • Entrebista 
  • Helburua: Pertsonari egokitzen zaion heziketa-nutrizionaleko programa bat diseinatzeko ohituren inguruko informazioa biltzea

Jarraipena

  • Heziketa nutrizionaleko saio pertsonalizatuak
  • Helburua: Elikadura-ohiturak hobetzeko gai desberdinen inguruko ezagutzak lantzea

Heziketa nutrizionaleko programa espezifikoak

Heziketa nutrizionaleko programa 4-5 pertsonako taldeetan egiteko diseinatuta dago.

Heziketa nutrizionala gai eta alderdi garrantzitsuenekin eta programa osatzen duten saio desberdinetan zehar ematen diren tresnekin.

Helburua: Elikadura-ohiturak progresiboki hobetzea

Biztanleriari egokitutako eta eduki espezifikoa izago duen 4 bloke izango ditu eta saio bakoitza 15 egunean behin egingo da (ordu 1 eta 15 minutuz). Saio bakoitzean hurrengo blokeetako bakoitza jorratuko dugu:

Zer da eta nola lortu elikadura osasungarri bat izatea?

Zure asteko menuaren planifikazioa

Etiketa nutrizionala eta elikadura mitoak

Zure elikadura testuinguru sozialetara egokitzea

Programas especificos de educacion nutricional Hagoan Nutricion Salud Nutrizioa Osasuna Arrasate Gipuzkoa

Hauetan asteko menua antolatzea eta menu osasungarri bat diseinatzen jakitea bezalako jarduera desberdinak ikasiko ditugu, egunerokotasunean elikadura osasungarri bat eramaten lagunduko duten tresna eta baliabideak eskainiko ditugularik.

Beste kideekin, zure lagun-taldearekin edo bikotearekin…parte hartzera eta ideiak elkarbanatzera animatzen bazara, formatu hau zure interesekoa izan daiteke.

Era berean, patologia edo kolektibo espezifiko batetara bideratutako heziketa nutrizional programak diseinatzeko aukera dago, eskaeraren araberakoa izango delarik. Horretarako, jar zaitez gurekin harremanetan.

Formakuntza eta tailerrak (elkarte, erakunde eta enpresentzat)

Hitzaldiak emateaz gain, zuen elkarte, enpresa edo erakundearen behar eta interesei egokitutako heziketa nutrizionaleko programa bat diseinatzeko aukera eskaintzen dugu.

Programa nutrizionaleko saioak bi astetik behineko maiztasunarekin antolatzen ditugu, bi hilabeteko iraupenarekin. Iraupen luzeagoko programak ere diseina ditzakegu tailer praktikoagoak sartuz.

Saioetan zehar lantzen diren gai eta baliabideen bitartez elikadura-ohitura osasungarriagoak barneratu ote diren ezagutzeko, heziketa nutrizionaleko programa amaitu eta hilabetetara langile edo erabiltzaileei galdetegi erraz bat eginez bilakaeraren jarraipen bat egiteko aukera eskaintzen dugu.

Horrela, etorkitzuneko lankidetzarako programaren eraginkortasun eta gogobetetasuna balora genezake, baita gai konkreturen bat lantzeko edo zalantzak argitzeko beste saioren baten beharra balego ere baloratzea.

Formaciones y Talleres para asociaciones entidades empresas Hagoan Nutricion Salud Nutrizioa Osasuna Arrasate Gipuzkoa

Zerbitzu honen helburua zuen enpresa, erakunde edo elkarteari zuen langile edo erabiltzaileen beharrei erantzuten dien zerbitzu nutrizional baten bitartez balio erantsi bat ematea da. Zerbitzu honek, ingurune osasungarri bat sortzea bermatuko luke, beraien egunerokotasuna erraztuko duen ezagutza eta baliabideak eskuratuz.

Programak, hitzaldiak, tailerrak…antolatzeko zuen interes eta beharretara egokitzen gara. Jar zaitez gurekin harremanetan; entzuteko prest gaude!

Sukaldaritza kolektiboa (jatetxeak, jantokiak eta catering enpresak)

Elikadura-alergenoen kartarekin, menuaren edo/eta kartaren diseinuarekin eta nutrizio-aholkularitzarekin eskainiz lagun diezazuekegu, zuen eguneroko zerbitzua indartzeko. Elikagaien infomazioari buruzko 1169/2011 legearen arabera (alergenoak), establezimendu guztiek, hala nola tabernek, jatetxeek, jantokiek eta abarrek, eskaintzen dituzten produktuetan dauden alergenoei buruzko informazioa eman behar dute, argi eta garbi identifikatzeko sistema baten bidez.

Guk araudi honen araberako karta diseinatzen lagun diezazuekegu, baita alergenoen presentzia minimoa duten kartak, menuak edo pintxo osasungarriak diseinatzen ere. Gerta daitekeen kutsadura gurutzatua ahalik eta gehien murrizteko asmoarekin egingo litzateke diseinua.

Bezeroek geroz eta gehiago baloratzen duten beste alderdi bat aukera begano/begetarianoen eskaintza zabalago eta landuago bat izatea da, eta gauza bera gertatzen da biztanleria zeliakoaren aldetik, adibidez. Guk karta, menu edo pintxo-eskaintza bat diseinatzen lagun diezazuekegu, biztanleria espezifiko horien beharrak kontuan hartuko dituena, kostu ekonomiko handiagorik gehitu gabe, eta aldi berean eskaintza osasungarri bat eskaintzeko.

Restauracion Colectiva Hagoan Nutricion Salud Nutrizioa Osasuna Arrasate Gipuzkoa

Azkenik, zuen eskaintzaren nutrizio-balorazioan lagun zaitzaketegu, zuen bezeroentzako informazio gehigarri gisa erants bailiteke. Zuen eskaintzaren balorazioa ere egin genezake, gastuak optimizatzeko eta eskaintza osasungarria bermatzeko.

Guzti honekin, zuen lehiakideengandik bereizteko modu bat eskaintzen dizuegu, nutrizionistek egindako lanari esker balio erantsia bermatzen duena.