Formakuntza eta tailerrak

Formakuntza eta tailerrak (elkarte, erakunde eta enpresentzat)

Hitzaldiak emateaz gain, zuen elkarte, empresa edo erakundearen behar eta interesei egokitutako heziketa nutrizionaleko programa bat diseinatzeko aukera eskaintzen dugu.

Programa nutrizionaleko saioak bi astetik behineko maiztasunarekin antotzen ditugu, bi hilabeteko iraupenarekin. Iraupen luzeagoko programak ere diseina ditzakegu tailer praktikoagoak sartuz.

Saioetan zehar lantzen diren gai eta baliabideen bitartez elikadura-ohitura osasungarriagoak barneratu ote diren ezagutzeko, heziketa nutrizionaleko programa amaitu eta hilabetetara langile edo erabiltzaileei galdetegi erraz bat eginez bilakaeraren jarraipen bat egiteko aukera eskaintzen dugu.

Horrela, etorkitzuneko lankidetzarako programaren eraginkortasun eta gogobetetasuna balora genezake, baita gai konkreturen bat lantzeko edo zalantzak argitzeko beste saioren baten beharra balego ere baloratzea.

Formaciones y Talleres para asociaciones entidades empresas Hagoan Nutricion Salud Nutrizioa Osasuna Arrasate Gipuzkoa

Zerbitzu honen helburua zuen enpresa, erakunde edo elkarteari zuen langile edo erabiltzaileen beharrei erantzuten dien zerbitzu nutrizional baten bitartez balio erantsi bat ematea da. Zerbitzu honek, ingurune osasungarri bat sortzea bermatuko luke, beraien egunerokotasuna erraztuko duen ezagutza eta baliabideak eskuratuz.

Programak, hitzaldiak, tailerrak…antolatzeko zuen interes eta beharretara egokitzen gara. Jar zaitez gurekin harremanetan; entzuteko prest gaude!

Jar zaitez gurekin harremanetan nahi duzun tailer pertsonalizatua eskatzeko