Heziketa nutrizionaleko programa espezifikoak

Heziketa nutrizionaleko programa espezifikoak

Heziketa nutrizionaleko programa 4-5 pertsonako taldeetan egiteko diseinatuta dago.

Heziketa nutrizionala gai eta alderdi garrantzitsuenekin eta programa osatzen duten saio desberdinetan zehar ematen diren tresnekin.

Helburua: Elikadura-ohiturak progresiboki hobetzea

Biztanleriari egokitutako eta eduki espezifikoa izago duen 4 bloke izango ditu eta saio bakoitza 15 egunean behin egingo da (ordu 1 eta 15 minutuz). Saio bakoitzean hurrengo blokeetako bakoitza jorratuko dugu:

Zer da eta nola lortu elikadura osasungarri bat izatea?

Zure asteko menuaren planifikazioa

Erosketak egiteko aholkuak eta etiketa nutrizionala

Zure elikadura testuinguru sozialetara egokitzea

Servicios-programas de educacion nutricional Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa

Hauetan asteko menua antolatzea eta menu osasungarri bat diseinatzen jakitea bezalako jarduera desberdinak ikasiko ditugu, egunerokotasunean elikadura osasungarri bat eramaten lagunduko duten tresna eta baliabideak eskainiko ditugularik.

Beste kideekin, zure lagun-taldearekin edo bikotearekin…parte hartzera eta ideiak elkarbanatzera animatzen bazara, formatu hau zure interesekoa izan daiteke.

Era berean, patologia edo kolektibo espezifiko batetara bideratutako heziketa nutrizional programak diseinatzeko aukera dago, eskaeraren araberakoa izango delarik. Horretarako, jar zaitez gurekin harremanetan.

Eman izena hurrengo programan

MENOPAUSIARA BIDERATUTAKO PROGRAMA NUTRIZIONALA

Menopausia garaian edo inguruan bazaude eta zure elikadura garai honetara nola egokitu jakiteko interesa badaukazu, programa hau zuretzako da!

Jar zaitez gurekin kontaktuan informazio gehiagorako!

*programarekiko interesa baduzu baina data/ordutegia ondo ez badatorkizu, zure data/ordutegi proposamena entzuteko prest egongo gara!

Programen prezioak

ELIKADURA MENOPAUSIAN taldekako programa

120€

4 saio

Jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago eskuratzeko