Nutrizio kontsulta pertsonalizatua

Kontsultan elkarrekin lanean zure osasuna eta ongizatea hobetzeko

Gurez ustez, nutrizioko profesionalaren eta pazientearen arteko harreman estua eta elkarlanean oinarritutakoa funtsezkoa da osasun- eta nutrizio-helburuak lortzeko. Zurekin lankidetza estuan lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, zure osasun- eta ongizate-helburuak lortzen laguntzeko.

Digestio-patologiak eta erlazionatutako asaldurak

Kasu bakoitzari egokitutako arreta pertsonalizatua eskaitzen dugu, digestio-patologiei eta erlazionatutako asaldurei aurre egiteko, beharrezkoa denean beste osasun-profesional batzuekin batera lan eginez.

Emakumearen osasun hormonala

Emakumeen osasun hormonalera bideratutako eskuhartze nutrizionala eskaintzen dugu, hormonen oreka eta emakumeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko asmoarekin.

Heziketa nutrizionala

Elikadura-plan pertsonalizatuak emateaz gain, epe-luzera egonkorrak diren bizi-ohiturak barneratzeko elikadura-ohitura osasungarrien inguruan heziketa nutrizionala eskaintzen dugu.

Osasun kardiometabolikoa

Osasun kardiometabolikoa hobetzeko zerbitzu espezializatua: elikadura-plan pertsonalizatuak, jarraipena eta erlazionaturiko patologiak prebenitzeko edo tratatzeko etengabeko laguntza.

Gorputz konposizioaren hobekuntza

Gure bezeroei modu osasungarri batean gorputz konposizioa hobetzen laguntzen diegu, elikadura-plan pertsonalizatuekin eta haien behar eta helburuetara egokituta.

Nutrizio begetarianoa eta beganoa

Begetarianoa eta beganoentzako nutrizio-aholkularitza espezializatua eskaintzen dugu, haien bizimoduari uko egin gabe, elikadura orekatua eta osasungarria eraman dezaketela bermatuz.

Errekuperazio prozesuak

Gorputz-konposizioak, eta bereziki masa muskularrak, egoera nutrizionalarekin batera errekuperazio-prozesuetan paper garrantzitsua jokatzen dute. Pre/post ospitalizazioan eta lesio edo ebakuntzen zaintzan zein errekuperazioan lagunduko zaitugu.

Nutrizioa etapa desberdinetan

Aurkitzen garen bizitzako etaparen arabera, gure beharrizanak desberdinak dira. Gainera, egoera eta baldintza berriak azaltzen diren etapak dira eta hauei aurre egiteko aholkularitza nutrizional egokia
beharrezkoa izan daiteke.

Nutrizio klinikoko kontsultak

Gure lanaren helburua pazienteak eskuhartze nutrizionalaren prozesua gauzatzen duenerako etorkizunera begira eman daitezkeen antzeko beste egoera batzuk bideratzeko beharrezko ezagutza eta baliabideak izatea da.

1. kontsulta

  • Entrebista, historia kliniko eta dietetikoa, gorputz-konposizioaren balorazioa beharrezkoa balitz
  • Helburua: Pauta nutrizionala pazienteari egokitu ahal izateko beharrezko informazioa biltzea

2. kontsulta

  • Pauta pertsonalizatua ematea
  • Helburua: Proposatzen den eskuhartze nutrizionala ezagutzea eta honen jarraipena erraztuko duten baliabideak eskaintzea

Jarraipena

  • Prozesua baloratzea eta beharrezkoa izanez gero pauta egokitzea, zalantzak argitzea eta heziketa-nutrizionala
  • Helburua: Pauta nutrizionalarekiko atxikidura egoki bat lortzea eta beharrezko ezagutzak barneratzea

Heziketa-nutrizionalerako kontsulta

Heziketa nutrizionalean egiten dugun lanaren helburua pazienteak elikadura osasungarri bat aukeratu dezan beharrezko jakintza, baliabide eta tresnak eskuratzea da; janariarekiko harreman on bat sortuz, honetaz gozatu ahal izatea.

1. kontsulta

  • Entrebista 
  • Helburua: Pertsonari egokitzen zaion heziketa-nutrizionaleko programa bat diseinatzeko ohituren inguruko informazioa biltzea

Jarraipena

  • Heziketa-nutrizionaleko indibidualizatutako saioak
  • Helburua: Elikadura-ohiturak hobetzeko gai desberdinen inguruko ezagutzak lantzea

Kontsultako prezioak

1.+2. kontsulta

120€

elkarrizketa osoa eta beharrezkoa denean pauta nutrizionala ematea

Jarraipen bonua-3

105€

jarraipeneko 3 saio barne hartzen ditu

Jarraipen bonua-4

140€

jarraipeneko 4 saio barne hartzen ditu

Honako hau ere aukera dezakezu

1. kontsulta

2. kontsulta

Jarraipen kontsulta

Elikadura osasungarri eta pertsonalizaturako zure nutrizio- eta dietetikako-zentroa

HAGOAN Nutrizioa eta Osasuna zentroan, bizimodu osasungarri eta aktibo bat mantentzeko nutrizioak paper garrantzitsua jokatzen duela kontsideratzen dugu. Nutrizio pertsonalizatuko kontsulta-zerbitzuak eskaintzen espezializatua den eta pertsona bakoitzaren beharretara eta helburuetara egokituta dagoen nutrizio- eta dietetikako-zentro bat gara.

HAGOAN Nutrizioa eta Osasuna zentroan, ez dugu sinisten dieta murriztaileetan edo “guztiontzako neurri bakarreko” ikuspegietan. Elikaduraren ikuspegi orekatua eta askotarikoa sustatzen dugu, elikagai-talde guztiak proportzio egokietan barne hartzen dituena.

Servicios de Nutricion Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa