Sukaldaritza kolektiboa

Sukaldaritza kolektiboa (jatetxeak, jantokiak eta catering enpresak)

Elikadura-alergenoen kartarekin, menuaren edo/eta kartaren diseinuarekin eta nutrizio-aholkularitzarekin eskainiz lagun diezazuekegu, zuen eguneroko zerbitzua indartzeko.

Elikagaien infomazioari buruzko 1169/2011 legearen arabera (alergenoak), establezimendu guztiek, hala nola tabernek, jatetxeek, jantokiek eta abarrek, eskaintzen dituzten produktuetan dauden alergenoei buruzko informazioa eman behar dute, argi eta garbi identifikatzeko sistema baten bidez.

Guk araudi honen araberako karta diseinatzen lagun diezazuekegu, baita alergenoen presentzia minimoa duten kartak, menuak edo pintxo osasungarriak diseinatzen ere. Gerta daitekeen kutsadura gurutzatua ahalik eta gehien murrizteko asmoarekin egingo litzateke diseinua.

Bezeroek geroz eta gehiago baloratzen duten beste alderdi bat aukera begano/begetarianoen eskaintza zabalago eta landuago bat izatea da, eta gauza bera gertatzen da biztanleria zeliakoaren aldetik, adibidez. Guk karta, menu edo pintxo-eskaintza bat diseinatzen lagun diezazuekegu, biztanleri espezifiko horien beharrak kontuan hartuko dituena, kostu ekonomiko handiagorik gehitu gabe, eta aldi berean eskaintza osasungarri bat eskaintzeko.

Servicios Restauracion Colectiva Hagoan Nutrizioa Arrasate Gipuzkoa

Azkenik, zuen eskaintzaren nutrizio-balorazioan lagun zaitzakegu, zuen bezeroentzako informazio gehigarri gisa erants bailiteke. Zuen eskaintzaren balorazioa ere egin genezake, gastuak optimizatzeko eta eskaintza osasungarria bermatzeko.

Guzti honekin, zuen lehiakideengandik bereizteko modu bat eskaintzen dizuegu, nutrizionistek egindako lanari esker balio erantsia bermatzen duena.

Jar zaitez gurekin harremanetan nahi duzun sukaldaritza kolektiboko aurrekontua eskatzeko